Aurtengo Ohorezko Danborrada Makila Aurelia Arkotxa idazle, unibertsitateko irakasle eta euskaltzainak jaso du Hendaiako Bixintxo festetan.
Urtarrilaren 17an, Herriko Etxean, jaiek hasiera ofiziala izan zuten, Jean-Baptiste Sallaberry auzapezaren eskutik. Ordubete beranduago, Baleak euskara elkarteko egoitzan, Txema Egiguren elkarteko presidenteak makila eman zion Arkotxari.
Aurelia Arkotxa izan da Hendaiako danborrada-makila jasotzen duen hamaikagarren pertsona. Iaz jaso zuen Jean-Marie Sallesen lekukoa hartu du aurten.
Comments