Atzo, urtarrilaren 26an, Sabino Arana Fundazioak urtero ematen dituen sariak banatu zituen, Bilboko Arriaga Antzokian eginiko ekitaldian. Sari-emate ekitaldia hasi baino lehen, saridun guztiak Euskaltzaindiaren egoitzan batu zituen Fundazioak.
Juan Maria Uriarte Gipuzkoako gotzain ohia, Zumaiako emakumeen arraun taldea, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuen Federazioa, Gasteizko Santa Maria Katedrala Fundazioa, Cafes Baque enpresa, eta Juan Eduardo Errazuriz euskal-txiletar enpresaria izan dira aurtengo sariak jasi dituztenak.