Euskal Herriko Udalen Izendegia liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke, hemen. Akademiaren Onomastika batzordeak landutako izendegia da, arau izaera du eta "Izenak" bilduma berriaren 1. zenbakia da.
Izendegia bi ataletan banatu da. Lehenengo atalean, Euskal Herriko udal izendegi osoa ematen da alfabetikoki. Udal izen guztiekin batera, lau informazio ageri dira: euskal izena, izen ofiziala, herritar izena eta kokatua dagoen lurraldearena.
Bigarren atalean udal izenak lurraldeka ageri dira. Lehenbiziko kapituluan bezala, bigarren honetan ere informazio zehatza ematen da: udalen euskal izena, izen ofiziala, herritar izena eta eskualdea.