Atzo, abenduaren 17an, Zarauzko Sanz Enea Kultura Etxean, Basarri. Zarauzko berriak. 1931-1936 liburua aurkeztu zen. Joxemari Iriondo kazetari eta ohorezko euskaltzainak idatzia, Auspoa bildumaren barruan kaleratu da liburua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Iriondok berak egin zuen aurkezpena, ondoan zituela Gari Berasaluze Zarauzko Kultura zinegotzia, Frantxis Lopez Landatxe Koldo Mitxelena Kulturuneko zuzendaria eta Xabier Kaltzakorta euskaltzain oso eta Auspoa taldeko kidea.
Hona ekarri dugu Joxemari Iriondok esan zituen hitzak.