Datorren astelehenean, abenduaren 9an, "Toponimia Administrazioaren eguneroko jardunean" izeneko ikastaroa egingo da Baionan, Euskararen Erakunde Publikoaren egoitzan. Herrietako toponimia ikertu, finkatu, erabili eta zaintzeko ikastaroa izango da, eta Euskaltzaindiak eta EEPk antolatu dute, lankidetzan.
Ikastaroa Onomastika batzordeko kide hauek emango dute: Patxi Salaberri batzordeko buruak, eta Patxi Galé, Mikel Gorrotxategi, Paskual Rekalde eta Felix Mugurutza batzordeko kideek.
Bereziki euskara, hirigintza eta kultura alorreko teknikariei zuzenduta dago ikastaroa, eta goizeko 9:00etatik 13:00etara egingo da. Esan bezala, EEPren egoitzan, Orhi gelan.