Urtero bezala, Nafarroa Oinez Nafarroako ikastolen aldeko festarekin bat egingo du Euskaltzaindiak eta bihar, urriaren 4an, Tuteran izango da.
Hala, goizean, 10:00etan, aurtengo Nafarroa Oinez antolatzen duen Argia ikastola bisitatuko dute euskaltzainek. Bisitaren ostean, 11:30ean, Akademiaren Zuzendaritzak bilera egingo du.