Narrazioak eta olerkiak 2012 liburua kalean da. Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak eta Euskaltzaindiak deitutako 2012ko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako narrazioak eta olerkiak batzen dira liburu honetan. Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak urtero deitzen dute lehiaketa hau, eta urtero argitaratzen dute liburua. Euskal eskola-umeak eta gazteak literaturara bultzatzeaz gainera, euren artean irakurketa indartzea dute helburu nagusi sari hauek.
2012an, hauek izan ziren irabazleak: Izar Foroni, Iñaki Arizmendi, Uxue Imaz, Garazi Mugarza, Markel Txasko, Maialen Akizu, Eider Perez eta Maialen Elortza. Accesita lortu zuten Nerea Urrestillaren, Ana Zubiaurreren, Olatz Erkorekaren eta Jon Foruriaren lanak ere argitaratu dira liburuan.
Epaimahaikideak hauek izan ziren: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta, A mailan; eta Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Mayi Iza, B mailan.
Liburuaren aurkibidea 25,74 KB
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.