Euskararen Kontseilua osatuko duten hamasei kideren izenak jakinarazi zituen atzo, maiatzaren 8an, Nafarroako Gobernuak. Kide horien artean Andres Iñigo dago, Euskaltzaindiaren izenean. Iñigo Akademiako Nafarroako ordezkaria da, eta lau urterako izendatu dute.
Gainerako kideak hauek dira: José Pablo Sotes, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkari; Luis Echarri, Nafarroako Unibertsitatearen izenean; Mikel Aranburu, Eusko Ikaskuntzakoa; Enrique Maya, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federaziokoa; Pello Mariñelarena, Nafarroako Ikastolen Federaziokoa; eta Gabriel Imbuluzqueta, Nafarroako Prentsa Elkarteko ordezkari. Horiek guztiak lau urteko agintaldirako izendatu dira.
Aipatutakoez gain, Nafarroako Gobernuak bi kide izendatu ditu, euskararen sustapena xedetzat duten kultur elkarte edo gizarte ekimenetako ordezkari: Ikastari Kultur Elkarteko José Ramón Olano eta Nafarroako Topaguneko Oscar Zapata dira.
Azkenik, lau urterako izendatu dira "euskararen nahiz euskal kulturaren alorrean ospe handia" duten zazpi pertsona: Asier Barandiaran Unibertsitateko irakaslea; Mikel Belasko hizkuntzalaria; Orreaga Ibarra Unibertsitateko irakaslea; María del Mar Larraza Unibertsitateko irakaslea; Patziku Perurena idazlea; Josu Reparaz Lizarra ikastolako zuzendaria; eta Garbiñe Urreizti Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko zuzendaria.
Euskararen Nafar Kontseiluaren buru José Iribas Hezkuntzako kontseilaria izango da. Harekin batera, beste sei kidek osatuko dute Kontseilua: haietatik bost Nafarroako Gobernuaren ordezkariak izango dira eta bestea Andres Urrutia euskaltzainburua.