Martxoaren 8an eta 9an, Xèrican (Castelló) izan diren VII. Onomastika Jardunaldietan hartu du parte Euskaltzaindiko Onomastika zerbitzuak. Mikel Gorrotxategi zerbitzuko arduraduna Euskal Herriko toponimiaren normalizazioaz mintzatu zen, bereziki erdaldundutako eremuetako toponimoen arautze lanaz.
"Problemas de normalización de topónimos en zonas castellanizadas: de Larriñeta (Las Heras) a La Reineta" izeneko hitzaldiaren barruan, Onomastika zerbitzuaren gidaritzapean egiten diren ikerketez ere aritu zen hizlaria.