Escritores euskéricos contemporáneos liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke, hemen. Liburu hau Euskaltzaindiaren "Euskaltzainak" bildumaren 14. zenbakia da eta Gorka Aulestia ohorezko euskaltzainak idatzia da.
2009ko Bilboko Liburu Azokan, Gorka Aulestiak Estigmatizados por la guerra liburua aurkeztu zuen. Bertan, Gerra Zibila eta ondoren etorri zen diktaduraren ondorioz euskaldun askok -liburu honetako gehienak, idazleak- pairatu zuten jazarpenaren berri eman zuen. Liburu horrek izan zuen harrerak bigarren bat idazteko adorea eman zion: Escritores euskéricos contemporáneos izenekoa. Bertan, XIX. eta XX. mendeetako 23 idazleren bizitza eta lanak jaso ditu.
Besteren artean, Resureccion Maria Azkue, Orixe, Jon Mirande, Juan Mari Lekuona, Bitoriano Gandiaga, Bernardo Atxaga, Ramon Saizarbitoria edo Mikel Zarate agertzen dira liburuan.