Urtarrilaren 25ean, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, 2012an hil ziren euskaltzain hauek omentzeko:
- Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” (1929-2012) euskaltzain urgazlea. Jean-Louis Davant euskaltzain osoak eta Joxe Austin Arrieta euskaltzain urgazleak txosten bana irakurri zuten.
- Karmele Esnal (1932-2012) ohorezko euskaltzaina. Miren Azkarate euskaltzain osoak irakurri zuen.
- Josu Arenaza (1930-2012) euskaltzain urgazlea. Xabier Kintana euskaltzain osoak irakurri zuen.
Hona hemen Jean-Louis Davant euskaltzain osoak idatzitako hilberri txostena, Jose Luiz Alvarez Enparantza "Txillardegi"ren omenez.
Bestalde, hemen irakur daitezke Andres Urrutia euskaltzainburuak ekitaldian esan zituen hitzak.
Jean-Louis Davant: "Txillardegi, euskara batuaren aita" (PDF, 21,54 KB)
Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi"ren irudiak (PDF, 16,56 MB)