Atzo, urtarrilaren 22an, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak Euskaltzaindiko Zuzendaritza hartu zuen Eusko Legebiltzarrean, eguerdian. Akademiaren Zuzendaritzak ohiko bilkura egin zuen Legebiltzarrean bertan, goizeko 10:00etan, eta horren ondoren egin zen bilera presidentearekin. Akademiaren izenean hauek izan ziren: Andres Urrutia euskaltzainburua; Xarles Videgain buruordea; Xabier Kintana idazkaria; Sagrario Aleman diruzaina; Adolfo Arejita iker sailburua; Jean-Baptiste Coyos Jagon sailburua; Joseba Zabaleta kudeatzailea; eta Erramun Osa idazkariordea.
Bileraren ostean, euskaltzainburuak hitz batzuk esan zituen. Hitzok hona ekarri ditugu.