Alegiak eta bertze neurtitzakliburua sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke, hemen. Liburu hau Euskaltzaindiaren "Euskaltzainak" bildumaren 15. zenbakia da eta Senpereko Udalaren, Euskararen Erakunde Publikoaren eta Euskaltzaleen Biltzarraren laguntzarekin argitaratu da. Gratien Adema "Zaldubi"ren lana jaso da liburuan, eta Henri Duhau da prestatzailea.
Zaldubiren eskuizkribuak bi zatitan paratu dira: Lehenik, bere-bereak ziren alegiak eta bertsoak, eta bigarrenik, Zaldubik beste bertsogile batzuei hautatuko zenbait. Hauxe da Duhauk bilduma honetan Zaldubiri eskainitako bosgarren liburukia.