Egiategiren filosofo huskaldunaren ekheia liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke, hemen. Liburu hau Euskaltzaindiaren "Euskararen lelukoak" bildumaren 25. zenbakia da eta Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzarekin argitaratu da. Liburuaren prestatzailea Txomin Peillen euskaltzain osoa da.
1785ean, Egiategik filosofiari buruz liburu bat idatzi zuen. Horren zati baten edizio kritikoa Txomin Peillenk argitaratu zuen bilduma honetan, 1983an. Duela urte batzuk, Patri Urkizuk originalari falta zitzaion zatia aurkitu zuen. Horrekin Txomin Peillenek Filosofo huskaldunaren Ekheia-ren bigarren liburukia prestatu du.