IKAko euskaltegiek MILAKA ARGI NAFARROAN kanpaina abiatu dute.
- Kanpaina honek bi helburu nagusi ditu:
- Nafarroa Garaiko euskaldunen sarea zabala dela adieraztea. Ekimen honen bidez erakutsi nahi dugu Nafarroa guztian euskaldunak badirela eta euskaraz bizitzeko ahaleginetan ari direla. Euskaldun hauek beren herriko argia direla.
- Iruñerriko IKAren euskaltegiak diruz laguntzea.Laguntza oso eskasak jaso izan ditugu beti, eta orain egoera larriagoa da. Kanpaina honen bidez, dirua bildu nahiko genuke, Iruñerrian, Nafarroa Garaiko populazioaren erdia bizi den eremu honetan, helduak euskalduntzen jarraitu ahal izateko.
Kanpaina, batez ere, internetez eginen da. web orria honako hau da: www.milaka-argi.com