Institut d´Estudis Catalans eta Consello da Cultura Galega erakundeekin batera, Euskaltzaindia Bartzelonako Liber Azokan izan da. Azoka urriaren 3tik 5era egin da, bertan liburuarekin zerikusia duten profesional ugarik parte hartu dutelarik. Aipatu hiru erakundeak erakustoki berean izan dira, eta hortxe aurkeztu ditu Akademiak bere azken lan eta argitalpenak.
Nazioarteko liburu azoka honek garrantzi handia dauka, bai Espainiar Estatuan, bai eta Hego Amerikan ere. Bertan, ekoizpena erakusteaz gain, profesionalek elkarren berri izateko eta akordioak bideratzeko topaleku ona dute.