Aurrez ikusi bezala, gaur Euskaltzaindia Zizur Txikian da. Aurtengo Nafarroa Oinez antolatzen duen San Fermin ikastolarekin batera, Akademia hainbat ekitaldi egiten ari da egun osoan zehar, betiere eskualde horretako euskaltzale guztiei bere babesa erakusteko asmoz.
Hala, bada, goizean, Zuzendaritzaren bilera egin da. Ondoren, euskaltzainek San Fermin ikastola bisitatu dute. Arratsaldean, Akademiaren Sustapen batzordeak lan bilera egin du. Eta azkenik, arratsaldeko 18:00etan, ikastolako Areto Nagusian, ageriko ekitaldia egingo du Euskaltzaindiak, ikastolarekin batera.