Urtero bezala, aurten ere Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Urrian zehar, "Erdi Aroaren amaiera" gaiaren inguruan, hamaika ekitaldi egingo dira Bizkaiko herri askotan. Euskaltzaindiak ere parte hartuko du ekimen horretan, eta erakusketa bat eta hitzaldi ziklo bat antolatu ditu. Besteren artean, Azkue Bibliotekan bildutako ondarea erakutsi eta ikerlarien eskura jartzeko arian-arian egiten den lana erakutsiko du Akademiak.
Hitzaldiak bi multzotan banatu ditu Euskaltzaindiak. Batetik, bi saiotan, "Euskal letren egunsentia Erdi Aroaren amaieran" izenburupean, garai horretako kanta epikoen berri emango da eta, besteren artean, Juan Carlos Guerrak, Juan Gorostiagak eta Antonio Zavalak ikertzaileek egindako lanaz hitz egingo da. Bestetik, hamar hitzalditan, euskararen jatorriaz eta bilakaeraz mintzatuko da, euskarazko izenak berreskuratzeko eta normalizatzeko egindako bidea azalduko da, eta egoitza bisitatzeko aukera emango da.
Informazioa eskuratzeko 94-4158155 telefonora deitu behar da.
Euskaltzaindiaren egitaraua, 2012ko Ondarearen Europako Jardunaldietan (PDF, 164,36 KB)
Erakusketari dagokionez, "Azkue Bibliotekako artxiboan dauden XV.-XVI. mendeko dokumentu eta garaiari lotutako liburuak" izena izango du eta urriaren 2tik 17ra egongo da zabalik, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara, Euskaltzaindiaren aretoan.
Bestalde, hauek izango dira hitzaldiak:
EUSKAL LETREN EGUNSENTIA ERDI AROAREN AMAIERAN
- Urriaren 3an, 18:00etan. "Literatura Historiako gertaeren ispilu". Xabier Kintana. Euskaraz
- Urriaren 10ean, 18:00etan. "Euskal kantu epiko zaharrak". Jabier Kaltzakorta. Euskaraz
EUSKALTZAINDIAREN JARDUERARI BURUZKOAK
- Urriaren 2an
- 10:00etan. Euskaltzaindiko Azkue Biblioteka (bisita gidatua). Pruden Gartzia eta Josune Olabarria. Euskaraz eta gaztelaniaz
- 11:00etan. "Euskal Herriko herriak eta ibaiak euskarazko izenak berreskuratzeko lanak". Patxi Galé. Gaztelaniaz
- 12:00etan. "Euskarazko pertsona-izenen oroimena berreskuratzen". Mikel Gorrotxategi. Gaztelaniaz - Urriaren 9an
- 11:00etan. Euskaltzaindia (bisita gidatua). Pruden Gartzia eta Josune Olabarria. Euskaraz eta gaztelaniaz
- 12:00etan. "Euskararen jatorriaz". Xabier Kintana. Euskaraz eta gaztelaniaz - Urriaren 23an
- 11:00etan. "Euskararen corpusa eguneratzeko lana". Xabier Kintana. Euskaraz
- 12:00etan. "Euskal Herritik kanpoko herrialdeak euskaraz izendatzea. Euskaltzaindian egiten den lanaren aurkezpena". Jose Luis Lizundia. Euskaraz
- 13:00etan. Euskaltzaindiko Azkue Biblioteka. Pruden Gartzia eta Josune Olabarria. Euskaraz eta gaztelaniaz - Urriaren 30ean
- 11:00etan. Euskaltzaindia (bisita gidatua). Pruden Gartzia eta Josune Olabarria. Euskaraz eta gaztelaniaz
- 12:00etan. "Euskararen ahozko ondarea jasotzeko eta jendartean zabaltzeko egitasmoak Euskaltzaindian". Aritz Abaroa, Amaia Jauregizar eta Gorka Intxaurbe. Euskaraz eta gaztelaniaz
Euskaltzaindiaren egitaraua, 2012ko Ondarearen Europako Jardunaldietan (PDF, 164,36 KB)