Datorren asteazkenean, irailaren 19an, Luis Villasante zenak idatzitako lanen bertsio digitalizatua aurkeztuko da Euskaltzaindiaren egoitzan, goizeko 10:30ean. Luis Villasantek 57 urtetan zehar argitaratu zuen: lehen argitalpena 1944koa da, eta azkena 2000koa. Guztira, 929 idazlan katalogatu eta bildu dira.
2008ko azaroaren 25ean, Euskaltzaindiak, Arantzazuko Frantziskotarrek eta Bizkaiko Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena sinatu zuten, Luis Villasanteren lanak sistematizatu eta digitalizatzeko, eta hori izan zen orain aurkeztuko den egitasmoaren abiapuntua. Egitasmoa Euskaltzaindiak kudeatu du, eta Joan Mari Torrealdaik zuzentzen duen Jakin aldizkariko taldeak garatu du.
Aurkezpena hauek egingo dute: Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatuak, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Iñaki Beristain Frantziskotarren Probintziako ordezkariak eta Joan Mari Torrealdai euskaltzain osoak.