Collins-ek, 1819tik hiztegiak argitaratzen diharduen argitaletxeak, erabiltzaileek iradokitako hitzak sartuko ditu hiztegiaren hurrengo edizioan. Hitz berriak hiztegian sartzea, orain arte itxia izan den prozesua, ireki egingo dute ingelesez hitz egiten duen edonorentzat. Edonork proposa ditzake hiztegian sartzekoak liratekeela uste duen hitzak, Collinsen webgunearen bitartez.
Andoni Sagarna euskaltzain eta Euskaltzaindiaren Iker sailburuak ematen du horren berri, berak kudeatzen duen Iparrorratza blogean. Artikulua hemen irakur daiteke.