Uztailaren 4an egin zen Ipar Euskal Herriko euskaltzainen urteko bilkura, Baionako ordezkaritzan. Bilera hau urtero egiten da, Frantziako Estatuko Elkarte-legeak dioena betez, eta Iparraldeko euskaltzainek -oso, ohorezko eta urgazleek- parte hartzen dute.
Bilera horretan 2011ko ekitaldien txostena aurkeztu zuen Iparraldeko ordezkariak, baita Iparraldeko berariazko egitasmo eta argitalpenena ere. Bestalde, 2011ko kontuen txostena aurkeztu eta onartu zen.
Iparraldeko euskaltzainez gain Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako kideak izan ziren, baita ere Frantxua Maitia eta Bernadette Soulé Euskararen Erakunde Publikoaren burua eta zuzendaria, hurrenez hurren.