Euskaltzaindiak IKER bildumako edukiak DIALNETen integratu ditu. Orain arte Euskera agerkariko 1981 eta 2010 arteko ikerketa artikuluak txertatuak bazituen, orain ikerketa lanen bildumarekin gauza bera egin da. Bilduma honetan Euskaltzaindiko zenbait biltzar, jardunaldi eta autore ezagunen omenaldietan aurkezturiko ikerlanak, tesi doktoralak eta ikerketa esparru desberdinetako monografiak aurkituko ditugu. Guztira 472 dokumenturen erreferentzia bibliografikoak ematen dira, testu osoarekiko lotura eskainiz.
Dialnet, mundu hispanikoan, sarrera libre eta doanekoa eskaintzen duen atari bibliografiko garrantzitsuenetarikoa da. Bere helburu nagusia, Interneten, gizarte zientzia alorretako literatura zientifikoari ikusgarritasun handiena ematea da. Horretaz gain, datu-base zabal eta eguneratua eskaintzen du, testu osoko edukiak txertatzea ahalbidetzen duena.