Euskaltzaindiaren 2011ko Oroitidazkia Euskaltzaindiaren webgunean irakur daiteke. Lan hori Euskaltzaindiak 2011n egin zituen lanen berri ematen duen txostena da eta PDF formatuan eskaintzen da.
2011ko Oroitidazkiak ondoko atalak ditu: Xabier Kintana Akademiaren idazkariaren sarrera, Erakundearen jarduerak; Akademia jarduera; Erakundearen zerbitzuak; Herri Administrazio eta erakundeak; Webgunea eta gizarteratze lana; eta Emaitza ekonomikoak.
Argitalpen digital hau "Erakundearen berri" sailean kontsulta daiteke, Oroitidazkiak atalean.