Maiatzaren 4an eta 5ean, Mendebalde Kultura Alkarteak XVI. Jardunaldiak egin zituen Euskaltzaindiaren egoitzan, "Hizkuntzaz jabetzen (0-6)" izenburupean. Jardunaldien aurkezpena hauek egin zuten: Kaxildo Alkorta Alkarteko zuzendariak, Miren Dobaran Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko zuzendari nagusiak, Maribi Unamuno EHUko irakasleak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak.
Jardunaldiok lau atal nagusi izan zituzten: hizkuntza proiektuak, hizkuntzaren jabekuntza, hizkuntzaren didaktika eta hizkuntza lantzeko materialgintza. Hizlariak hauek izan ziren: Olatz Zabalondo, Marian Araucua, Andoni Barreña, Ibon Manterola, Marian Bilbatua, Idurre Alonso, Maider Huarte, Jone Ozerinjauregi, Aintzane Etxebarria, Urtza Garay, Iñaki Gaminde, Asier Romero, Ainés Dufau eta Sabin Gorrotxategi. Larunbatean, Kepa Mallea zena omendu zuten; haren gorazarrea Mireia Urangak egin zuen.