Euskaltzaindia, Ekin eta Jarrai liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke, hemen. Joan Mari Torrealdai euskaltzain osoa eta Imanol Murua Uria kazetaria dira egileak. Euren esanetan, lan hori Akademiaren argazki bat da. Ez da ikerketa bat, ezta Euskaltzaindiaren historia ofiziala ere. Liburua hainbat galderari erantzuteko ahaleginaren emaitza da: zer da Euskaltzaindia, zer egin duen orain arte, zer egiten ari da orain eta zer egiteko asmoa du hemendik aurrera.
Torrealdaik eta Muruak informazio ugari ematen dute liburuan, bai testuen bidez, baita ilustrazio eta dokumentuen bitartez ere. Euskaltzaindiaren iraganaz, orainaz eta etorkizunaz mintzatzen den liburu honetan hainbat atal nagusi daude: historian; euskaltzainak; batzordeak, egitasmoak eta lantaldeak; 90 urte ekin jarraituan; eta eremu urriko hizkuntzen akademiak.