"Agirre Asteasukoaren eracusaldiak. Sermoia ikuspegi sozio-diskurtsiboaren argitan" liburua webgunean
Agirre Asteasukoaren eracusaldiac: Sermoia ikuspegi sozio-diskurtsiboaren argitan liburua Euskaltzaindiaren webgunean kontsulta daiteke, hemen. Liburua Mondragon Unibertsitatearen eta Akademiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu zen. "Iker" bildumaren 24. zenbakia da eta Arantza Ozaetak idatzi du.
Agirre Asteasukoaren eracusaldiac: Sermoia ikuspegi sozio-diskurtsiboaren argitan Arantza Ozaetaren doktorego tesiaren bertsioa da. Egileak Luis Mari Larringan Aranzabalen zuzendaritzapean egin zuen, EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean, eta 2009an irakurri zuen. Ozaetaren hitzetan, "liburuak sermoia zer den azaltzea du xede, beti ere, sermoia hizkuntzazko gertaera eta objektu diskurtsibo gida kontsideraturik".