Apirilaren 9an, Sarako Euskal Herriko Idazleen Biltzarrean, lau liburu aurkeztu zituen Euskaltzaindiak: Xiberoko Antzertia edo Pastorala, Junes Casenave-Harigilerena; Gratien Adema "Zaldubi": Bertze prediku batzuk, Henri Duhauk prestatua; Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian, Erramun Baxokek eta Jean-Baptiste Coyosek idatzia; eta Eugène Goyheneche: Onomastique du Nord du Pays Basque, Xarles Videgainek prestatua.
Gratien Adema "Zaldubi": Bertze prediku batzuk liburua Akademiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren 16. zenbakia da. Hona hemen Henri Duhauk Saran esan zituen hitzak.
Bestalde, euskaltzainburuak Saran esandakoa irakurtzeko sakatu hemen.
Henri Duhauren hitzak 52,82 Kb
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.