Apirilaren 9an, Sarako Euskal Herriko Idazleen Biltzarrean, lau liburu aurkeztu zituen Euskaltzaindiak: Xiberoko Antzertia edo Pastorala, Junes Casenave-Harigilerena; Gratien Adema "Zaldubi": Bertze prediku batzuk, Henri Duhauk prestatua; Gazteak, aisialdia eta euskara Ipar Euskal Herrian, Erramun Baxokek eta Jean-Baptiste Coyosek idatzia; eta Eugène Goyheneche: Onomastique du Nord du Pays Basque, Xarles Videgainek prestatua.
Hona ekarri ditugu Andres Urrutia euskaltzainburuak aurkezpenean esan zituen hitzak.