Bernardo Atxagaren Zazpi etxe Frantzian eleberria 2012. urteko "Independent Foreign Fiction Prize" sariketaren hamabost finalistetako bat da. Sariketa hori The Independent Ingalaterrako egunkariak antolatzen du eta urtean zehar Ingalaterran argitaratu diren atzerriko libururik onenak saritzen ditu. Zazpi etxe Frantzian eleberriaren ingelesezko bertsioa (Seven houses in France) joan den azaroan argitaratu zen eta harrezkero oso kritika onak jasotzen ari da.
Atxagaren webgunean esaten denaren arabera, oraingoz hamabost finalisten zerrenda argitaratu da, longlist delakoa. Apirilaren 12an shortlista aterako dute, azkenengo bost finalisten izenekin. Zerrenda osoa ikusteko sakatu hemen.