Etxepare Euskal Institutua, Euskaltzaindia eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak EUSKARARI GORAZARRE / EL EUSKERA, UNA LENGUA CON FUTURO izeneko jardunaldiak aurkeztu dituzte gaur Madrilen, Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo ordezkaritzan. Jardueren helburua Madrilen euskarari gorazarre egitea da, azken urteotan euskalgintzan eman diren aurrerapausoak nabarmenduz, etorkizun handiko hizkuntza dela erakutsiz eta hizkuntzalaritzan eta literaturan goi-mailako emaitzak ematen ari direla adieraziz.
Programan, sorkuntza hutsarekin eta sortzaileek horretaz egiten duten hausnarketarekin lotutako ekitaldiak izango dira, bai eta hizkuntzalaritzan eta hizkuntza politikan gaurko errealitatea zer den erakutsiko dutenak ere, zenbait argitalpen aurkeztuz.
Aurkezpen prentsaurrekoan jardunaldiak antolatu dituzten erakundeen arduradunak izan dira:
- ANDRES URRUTIA Euskaltzainburua
- AIZPEA GOENAGA Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria
- CARLOS MARÍA HERNÁNDEZ Euskalerriko Adiskideen Elkarteko ordezkaria
- XABIER KINTANA Euskaltzaindiko idazkaria
- MARI JOSE OLAZIREGI Etxepare Euskal Institutuko euskararen sustapen eta hedapenerako zuzendaria
- JOSÉ RAMÓN MONTEJO Euskalerriko Adiskideen Elkarteko zuzendaritzako batzordekidea
Madrilgo jardunaldien egitaraua ikusteko sakatu hemen 892,60 kB.