Datorren ostiralean, urtarrilaren 27an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egingo du Bilbon, Akademiaren egoitzan, eguerdiko 12:00etan, 2011. urtean hil diren euskaltzainak omentzeko.
Ondoko hilberri txostenak irakurriko dira:
- Vahan Sarkisian (1954-2011) ohorezko euskaltzaina. Xabier Kintana euskaltzain osoak irakurriko du.
- Fernando Mendizabal (1934-2011) euskaltzain urgazlea. Joseba Intxausti ohorezko euskaltzainak irakurriko du.
- Xabier Gereño (1924-2011) ohorezko euskaltzaina. Jose Luis Lizundia eta Xabier Kintana euskaltzain osoek txosten bana irakurriko dute.
- Jose Antonio Arana Martija (1931-2011) euskaltzain emeritua. Jose Luis Lizundia eta Joan Mari Torrealdai euskaltzainek eta Begoña Arana Jose Antonio Aranaren arrebak txosten bana irakurriko dute.