Jean Jaurès Fundazioak Langues et cultures régionales: en finir avec l’exception française liburua argitaratu du. Armand Jungek eta Jean-Jacques Urvoasek idatzitako liburu horrek "sarrera eta hiru kapitulu ditu. Sarreran esaten da Frantzia ez dela herrian sorturiko asmo batetik abiaturik eraiki, baizik eta Paris inguruan agintea zuten jauntxo batzuen gero eta lurralde gehiagoz jabetzeko gosetik. Estatua eratzeko modu horren ondorio izan da lurralde horietan zegoen kultura- eta hizkuntza-aniztasunaren aurkako politika".
Horrela azaltzen du Andoni Sagarna euskaltzain eta Euskaltzaindiaren Iker sailburuak Iparrorratza blogean. Berak aipatzen duen bezala, Fundazioak argitaratzen dituen saiakerak paperean kaleratu eta saltzen dira 6 euroan, eta doan lor daitezke PDF formatuan. Langues et cultures régionales: en finir avec l’exception française doan jaits daiteke helbide honetatik: http://goo.gl/fLi6c