Jose Luis Alvarez Enparantza, bere izen-deiturez baino “Txillardegi” izengoitiaz ezagunagoa euskal gizartean, eta batez ere hizkuntza eta literaturaren eremuan gabiltzanontzat, joan zaigu gure artetik. Aspalditxoan isil antzean bagenuen ere, gaurko belaunaldi gazteek ere ezaguna dute Txillardegiren izena, zuzen edo zeharka haren hots eta aipuen uhainak eurongana ere aise heldu direlako.