Gaur eguerdian izan dugu Jose Luis Alvarez Enparantzaren heriotzaren berri eta hedabideak –irratiak bereziki– bati eta besteari galdezka hasi dira, nola hartu duzu berria, zer pentsatu duzu… Asko izango dira egun hauetan argitaratuko diren artikuluak, euskal literaturari eginiko ekarpena ekarriko dugu gogora, euskararen aldeko lana, unibertsitateko irakaslea aipatuko dugu, eta, nola ez, politikagintzan izan duen protagonismoa. Lerro asko irakurriko ditugu Txillardegi izenburu eramango dutenak. Nik “Larresoro” ekarriko dut gogora. Izan ere ezaguna zaigun norbait joaten denean, irudi eta oroitzapen sorta etorri ohi zaigu burura; eta niri, berria jakin orduko, Sustrai bila izena atera zait. Hari horri tiraka, Euskara Batua zertan den ere bai. “Larresoro”k idatzitakoak biak.
Miren Azkarate: Jose Luis Alvarez Enparantza “Larresoro” 69,53 Kb