Bihar, abenduaren 23an, goizeko 11:30ean, Bat aldizkariaren zenbaki berezia aurkeztuko da Euskaltzaindiaren egoitzan. Zenbaki bikoitza da, Soziolinguistika Klusterrak eta Akademiak elkarlanean argitara eman dutena, eta gai monografiko modura euskal soziolinguistika arloko gai nagusietako bat hartu du: diglosia.
Hala, Mikel Zalbide euskaltzainak idatzi du zenbaki honen muina den Diglosiaren purgatorioaz. Teoriatik tiraka txostena. Ondoren, txosten horretan planteatzen diren gaiei erantzunez Euskal Herriko zazpi soziolinguistek eman diote erantzuna. Hauek dira: Paula Kasares, Iñaki Martinez de Luna, Julen Arexolaleiba, Maria-Jose Azurmendi, Xabier Isasi, Lionel Joly eta Joxe Manuel Odriozola.
Aurkezpena honako hauek egingo dute: Mikel Zalbide euskaltzainak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Belen Uranga Bat aldizkariko koordinatzaileak.