Euskaltzaindiak Baztan-Bidasoako hizkeren azterketa dialektologikoa liburua jarri du sarean. Argitalpen elektroniko hori hemen kontsulta daiteke. Liburua Euskaltzaindiak eta Nafarroako Gobernuak argitaratzen duten "Mendaur" bildumaren zazpigarren zenbakia da.
Baztan-Bidasoako hizkeren azterketa dialektologikoa Edu Zelaietaren doktorego-tesiaren bertsioa da eta Nafarroako Baztan-Bidasoako hizkeren deskribapenetik abiatuta, bertako euskararen azterketa dialektologikoa egitea du xede nagusia. Egileak dialektologia kontrastatzailearen metodologia erabiltzen du, hau da, ikertutako eta inguruko eskualdeetako hizkeren ezaugarri linguistiko nagusiak alderatu eta kontrastatzen ditu, gero hizkera horien artean konbergentziak eta dibergentziak bilatu ahal izateko.