Azaroaren 30ean, Gernika-Lumoko toponimia liburua aurkeztu zuten Gernika-Lumoko Udalak eta Euskaltzaindiak. Aurkezpenean Esperanza Uriarte Gernika-Lumoko Udaleko Euskara arloko zinegotziaz eta Bittor Zarrabeitia euskarazko teknikariaz gain, Onomastika batzordekide eta egilea den Iratxe Lasa Arana eta Mikel Gorrotxategi batzordeko idazkaria izan ziren. Lana orain dela urte asko hasi zen eta jende askok hartu du parte, ahozko bilketan eta maparen edizioan.
Gernika-Lumoko 510 toponimo jaso ditu Iratxe Lasak, Onomastika batzordeko idazkariaren zuzendaritzapean. Toponimo bakoitzari buruzko fitxa osatu da, jatorria, etimologia, aldaerak, gertakizunak eta abarrak zehaztuz.