Euskaltzaindiak ordezkaritza zabala izango du Bartzelonan, ICOSen (International Council of Onomastic Sciences) XXIV. Biltzarrean. "Izenak eguneroko bizitzan" izenburupean egingo den biltzar hau irailaren 5etik 9ra burutuko da. Euskaltzaindiak bere atxikimendua adierazi zuen eta Onomastika batzordeko lau kide izango dira bertan: Jose Luis Lizundia eta Patxi Salaberri euskaltzain osoak eta Patxi Galé eta Mikel Gorrotxategi urgazleak.
ICOS munduko onomastika adituen bilgunea da. Gaur hasi den XXIV. Kongresua Bartzelonako Unibertsitatean egingo da. Orotara, 537 lan jaso dira, 12 atal desberdinetan banatu direlarik:
- Terminologia (20 txosten)
- Onomastikaren teoria eta deitze sistemak (17 txosten)
- Onomastika eta hizkuntzalaritza (42 txosten)
- Onomastika eta gizartea (67 txosten)
- Antroponomastika (70 txosten)
- Toponomastika (80 txosten)
- Onomastika eta historia (53 txosten)
- Onomastika eta geografia (32 txosten)
- Onomastika eta kultura (50 txosten)
- Kartografia eta leku izenak (20 txosten)
- Onomastika eta estandarizazio bideak (34 txosten)
- Atal berezia: Kataluniako onomastikak (47 txosten)
Bestalde, Mikel Gorrotxategi 11. ataleko buruorde gisa arituko da.