Jose Antonio Arana Martixa Euskal Herriko kultur gizon gorenetarikoa joan zaigu. Kulturgintzan, orohar, euskalgintzan, batipat, musikologian ikerlerik hoberenetarikoa gogoratu nahiko nuke. Gure etxe barruan, alegia, Euskaltzaindian, Azkue Bibliotekako sortzaile eta eragile, Zuzendaritzan diruzain, hainbat batzorde akademikotako partaide izan da. Ehun idazlanetik gora idatzi ditu, ez bakarrik Akademiaren inguruko lanetan, baita bibliografia, historiografian eta beste disciplina anitzetan ere.
Azkenik, herri gizon bezala, Gernika-Lumoko zinegotzi eta Bizkaiko Batzar Nagusietako ahaldun legez, nire aitormena egiten diot.
Jose Luis Lizundia: "J. A. Arana Martija un prócer de la cultura del país" 98,81 Kb