Apirilaren 25ean, urtero bezala Pazko Astelehenean, Sarako Idazleen Biltzarra egingo da herriko polikiroldegian. Sarako Turismo Bulegoak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatzen duten biltzarrak autoreei ematen die lehentasuna. Euskal Herriko argitalpen munduak eta baita mugaz bi aldeetako euskaltzale askok ere Saran dute hitzordua.
Euskaltzaindia ere urtero joaten da Sarara, eta hor bere azken argitalpenak erakusten ditu. Aurten, lau liburu aurkeztuko ditu:
- Gramatika Emendakinak. Zuberoako euskaraz. Bilduma: Jagon, 12. Egilea: Jüje Etxebarne. Laguntzailea: AEK, Xiberoko Gaü Eskola Laminak.
- Egiategiren filosofo huskaldunaren ekheia (bigarren liburukia). Bilduma: Euskararen Lekukoak 25. Paratzailea: Txomin Peillen.
- Kadet eta Bettiriño. Bilduma: Euskararen Lekukoak 26. Paratzailea: Manuel Padilla.
- Alegiak eta bertze neurtitzak. Bilduma: Euskaltzainak 15. Egilea: Gratien Adema "Zaldubi". Paratzailea: Henri Duhau.
Honen guztiaren aurkezpena goizeko 10:30ean izango da eta hauek mintzatuko dira: Andres Urrutia, Jüje Erxebarne, Txomin Peillen, Manuel Padilla eta Henri Duhau.
Egilea: Jüje Etxebarne, AEK, Xiberoko Gaü Eskola Laminak-ekin elkarlanean
Zuberoako euskararen gramatika, eta batez ere bere aditz aberatsa lantzeko eskuliburua.
Liburuaren aurkibidea 67,79 Kb
Egiategiren filosofo huskaldunaren ekheia (bigarren liburukia)
Bilduma: Euskararen Lekukoak, 25
Paratzailea: Txomin Peillen
Editorea: Euskaltzaindia
Laguntzailea: Euskararen Erakunde Publikoa
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 12 €
1785ean, Egiategik filosofiari buruz liburu bat idatzi zuen. Horren zati baten edizio kritikoa Txomin Peillenk argitaratu zuen bilduma honetan, 1983an. Duela urte batzuk, Patri Urkizuk originalari falta zitzaion zatia aurkitu zuen. Horrekin Txomin Peillenek Filosofo huskaldunaren Ekheia-ren bigarren liburukia prestatu du.
Liburuaren aurkibidea 19,39 Kb
Normal 0 21 Kadet eta Bettiriño
Bilduma: Euskararen Lekukoak 26
Paratzailea: Manuel Padilla
Editorea: Euskaltzaindia
Laguntzailea: Euskararen Erakunde Publikoa
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 15 €
XVIII. mendeko eskuizkribu anonimo baten azterketa eta edizio kritikoa. Hazparne aldeko euskararen lekukotasunik zaharrena izan daiteke. Forma aldetik, solasaldi gisa egituratzen da, Kadet apaiza eta Bettiriño haurraren artean. Nabarmena da Larramendiren eragina.
Bilduma: Euskaltzainak, 15
Egilea: Gratien Adema "Zaldubi"
Paratzailea: Henri Duhau
Editorea: Euskaltzaindia
Laguntzaileak: Senpereko Udala, EEP, Euskaltzaleen Biltzarra
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 12 €
Zaldubiren eskuizkribuak bi zatitan paratu dira: Lehenik, bere-bereak ziren alegiak eta bertsoak, eta bigarrenik, Zaldubik beste bertsogile batzuei hautatuko zenbait. Hauxe da Duhauk bildauma honetan Zaldubiri eskainitako bosgarren liburukia.