Ostiral goizean, apirilaren 8an, berri ertuna heldu zitzaigun: Xabier Gereño Arrarte hila zen. Xabierrek, Bilbon 1924an jaioak, aurtengo abuztuan beteko zituen 87 urte. Ama txikitako euskalduna zen, eta aita, arabar jatorrikoa, euskaldun berria, pertsona jator eta euskaltzale porrokatuak biak, eta beren seme-alaba guztiengan herriarenganako maitasuna txertatzen jakin zutenak, euskararekikoa bereziki.