DICE-k (Difusión y Calidad Editorial) Euskera agerkariaren datu eguneratuak eskaintzen ditu berritu berri duen webgunean. DICE da CSIC-ek (Espainian ikerketara dedikatua dagoen erakunde publiko handiena) kudeatzen dituen datu-baseetariko bat, eta aldizkari zientifikoen ezaugarri eta kalitateari buruzko informazioa eskaintzen du. Egunotan, datu-base honek bere webgunea berritu eta eguneratu du eta horren ondorioz Euskera agerkariaren gaur egungo datuak azaltzen dira, alegia:
- Latindex irizpide guztiak (33) betetzen ditu.
- Nazioarteko datu-base esanguratsuei dagokienez ISOC-en indexatzen da.
- Kanpo ebaluatzaileak sistematikoki erabiltzen ditu.
- Euskaltzainditik kanpoko egileen partaidetza aitortzen da.
- 1,5eko puntuazioa ematen zaio.
Euskera agerkaria Euskaltzaindiko agerkari ofiziala da. Akademiaren lana eta bizitza akademikoa biltzeaz gain, bere lan esparruetako ikerketa artikulu originalak, liburu aipamenak eta antzekoak jasotzen ditu. Bigarren helburu honi egoki erantzuteko asmoz, 2010. urtean eraberritu egin zen.