Martxoaren 19an, Zarautzen, Lizardi, Basarri eta Landaburu Euskal Pizkundeko idazleek Zarauzko Udalaren omenaldia jaso zuten. Ekitaldia "Aitzol - Euskal Pizkundearen urtea" ekimenaren barruan kokatu zen, eta hauek parte hartu zuten: Gorka Landaburu kazetari eta Xabier Landabururen semeak, Anjel Lertxundi idazle eta euskaltzain urgazleak eta Joxemari Iriondo kazetari eta ohorezko euskaltzainak. Hasierako hitzak Jon Urien Zarauzko alkateak esan zituen.
Hona hemen Joxemari Iriondok Iñaki Eizmendi Basarriren omenez irakurri zuen testua.
Joxemari Iriondo: "Iñaki Eizmendi Manterola, Basarri" 67,58 Kb