JAGONET interneten bidez euskararen erabilera zuzena eta egokia eragiteko zerbitzua da eta bi helburu nagusi ditu: batetik, herritarrak zerbitzatzea, eta bestetik, gure hizkuntzaren kalitatea bermatzea. Joxe Ramon Zubimendi euskaltzain urgazlea da horren arduraduna.
Oro har, herritarrek hizkuntza mailan izan dezaketen edozein zalantza argitzeko kontsulta-zerbitzu informatikoa da JAGONET. Hala ere, euskara lanean eguneroko tresna duten sektore profesionalei zuzendua dago nagusiki (irakasleak, kazetariak, itzultzaileak...) beren lanak garrantzia handia baitu hizkuntzaren modernizazioan eta estandarizazioan.
Jakina denez, Euskaltzaindiaren webgunean hizkuntzaren arlo desberdinetako Euskaltzandiaren arauak eta erabakiak aurki daitezke: Arauak, Hiztegi Batua, Izendegiak (pertsona- nahiz leku-izenak), Orotariko Euskal Hiztegia, Euskera aldizkaria, eta abar.
Webgunean bertan, JAGONET galde-erantzunen datu-basea kontsulta daiteke. Izan ere, zerbitzua hizkuntza mailako kontsulta interaktiboak egiteko prestatua dago eta erabiltzaileak eskuragarri ditu Euskaltzaindiaren batzordeek aztergai izan dituzten galderarik ohikoenen erantzunak.
Hala bada, galde-erantzunen datu-basea, emandako erantzunak bilduz osatzen doa. Une honetan datu-basea 542 galdera-erantzunez osatua da. Adibide bezala, hau bezalako zalantza argitzen da:
- Galdera: Zein da euskal hiri nagusiaren izena euskaraz: Bilbo ala Bilbao?
-
Erantzuna: Biak euskarazko izenak dira: "Bilbo" eta "Bilbao". Hala ere, "Bilbao" ere euskal izena izan arren, Euskaltzaindiak erabaki zuen "Bilbo" dela gure hiri nagusiaren euskal izen arautua, eta horrelaxe eman zuen argitara bere Euskal Herriko Udalen Izendegia delakoan, 1979an. Euskaltzaindiak "Bilbo" hobetsi izana zertan oinarritu zen jakiteko, ikus Euskera aldizkaria (1983-1 alea, 125.-129. or.). Horiek horrela izanik ere, Bilboko Udalak, dirudienez, "Bilbao" erabiltzea erabaki zuen hiri horren izena euskaraz aditzera emateko ere (baina deklinatzerakoan "Bilbo" erabiltzekotan). Hauxe da, beraz, Bilboko Udalak eskubide osoz erabaki omen duena: "Bilbao, Bilboko, Bilbotik, Bilbora, Bilbon" eta abar erabiltzea euskaraz.
Bestalde, euskaltzaleak bilatzen duena hor ere aurkitzen ez badu, orduan Euskaltzaindiari bidal diezaioke bere zalantza, interneten bidez, JAGONETeko galdelekura. Galdeleku informatiko hau posta elektroniko bidezko zerbitzu zuzena eta banakakoa da, eta pribatua galdegilearekiko. Hona datu-basean aurkitzen ez den kontsulta baten adibidea:
- Galdera: Zelan da: 80ko hamarkada edo 80 hamarkada?
-
Erantzuna: Euskaltzaindiak bereziki arautu gabeko kontua da hori, baina egokiena da "80ko hamarkada" erabiltzea.
Kontsulta ahalik eta azkarren argitzen saiatzen dira horretarako propio izendatutako adituak, beti ere Akademiak ezaugarri duen zuzentasunari men eginez.
2010eko datuak
Hauek dira 2010eko datuak:
- Galdelekuan jasotako galderak: 1.186 (iaz baino % 21 gehiago)
- Banan-banan emandako erantzunak: 1.170 (iaz baino % 21 gehiago)
- Datu-basea osatzen duten galde-erantzunak: 542
- JAGONETen bistaratutako web-orriak: 140.443
Comments
Nire zalantza honakoa da:
Ulergarria al da "Marratu papera, ebakuazioa egin beharrean" esateko "tachar el papel en caso de evacuación (en la necesidad de)"?
Ulergarria ez bada, zein da itzulpenik egokiena?
Eskerrik asko laguntzagatik.
Jon Miranderen "Haur Besoetakoa" hizpide dugu gelan egun hauetan eta ikasle bat hurbildu zait hitz baten esanahiari buruz galdezka. Hainbat baliabide erabili dugu gure zalantza argitu nahian baina ez dugu lortu. Horregatik, jo nahi dugu zuengana.
Zer eran nahi du "epedotusia" hitzak? Nondik dator?
Eskerrik asko aldez aurretik zuen laguntzagatik
asko gustatzen zait ala oso gustatzen zait?
Limoi azal bat, limooiaren azal bat , limoi baten azala, azal bat limoi.
Zelan da?
kanela makila bat, makila bat kanela
Mezu honen xedea da, daukadan zalantza bat azaltzea.
Bi Euskategi desberdinetan egon naiz eta biotan esan didate behar aditzarekin ukaren erabilera egokiena dela.
Betidanik erabili izan dut, adibidez:
me tengo que ir: joan behar naiz.
tengo que comer: jan behar dut.
Izan, erabili dut intransitibo diren aditzekin eta transitiboak diren aditzekin ukan erabili dut.
jakin hahi nuke ea zein izango litzatekeen egokiena, ea nik egiten nuen bezala edo beti ukan erabiltzen.
Matematiketan segidak egiterako orduan, nola esango genuke "de diez en diez", "de tres en tres" eta horrelakoak?
Mila esker
Zuen erantzunaren zai gelditzen naiz.
Mila esker , aldez aurretik