Gaur, martxoaren 15ean, Mario Izeta Bilboko Elizbarrutiko gotzaina Euskaltzaindian izan da eta egoitza bisitatu du. Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xabier Kintana idazkariak Akademiaren berri eman diote. Euskaltzainek liburu batzuk oparitu dizkiote, horien artean Joanes Leizarragaren Testamentu Berria, Xabier Kintanak paratutako Leizarragaren Kalendrera liburuaren edizioa, edota Joan Mari Torrealdaik eta Imanol Murua Uriak idatzitako Euskaltzaindia, ekin eta jarrai.
Mario Izetarekin Felix Alonso bikario nagusia eta Miguel Angel Rodriguez idazkaria etorri dira. Joseba Zabaleta eta Erramun Osa Euskaltzaindiko kudeatzailea eta idazkariordea ere izan dira bertan.