Otsailaren 25ean, Euskaltzaindiak Bilbon egin zuen osoko batzarrean, Lexikoaren Behatokia egitasmoaren azalpena egin zen. Azalpena Andoni Sagarna egitasmoaren zuzendariak, Miriam Urkiak, Xabier Artolak eta Antton Gurrutxagak -UZEI, IXA eta Elhuyar-en izenean, hurrenez hurren- egin zuten.
Lexikoaren Behatokia egitasmoak ikerketarako eta kontsultarako testu-corpus bat prestatzea du oinarrizko lana, etiketatua eta linguistikoki anotatua. Corpus hori osatzeko, Akademiak hitzarmenak sinatu ditu zenbait komunikabiderekin, hauek egunero argitaratzen dituzten euskarazko testuak Euskaltzaindiaren eskuetan jar ditzaten.
Lexiko Behatokiaren egitasmoa UZEI, Elhuyar eta EHUko Ixa Taldearekin garatzen ari da Akademia.