Otsailaren 17an, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako herri literaturari buruzko jardunaldien hirugarren saioan, Ander Lipus eta Jon Maia aritu ziren, eta Erregea eta bufoia izeneko ikuskizuna eskaini zuten.
Herri Literaturari buruzko jardunaldiak Euskaltzaindiaren aretoan egiten ari dira. Otsailaren 3an egin zen lehen saioa, Maialen Lujanbiok, Judith Monterok eta Xabier Erkiziak eskaini zuten Ornitorrinkus ikuskizunarekin. Bigarren saioan Kepa Junkera eta Xabier Amuriza izan ziren protagonista, Betibizi, zaharra berri proposamenarekin. Hurrengp saioa, eta azkena, martxoaren 3an izango da, iluntzeko 19:00etan; Amets Arzallus, Odei Barroso eta Sustrai Colina bertsolariek Bertsoen zirrikituetan barrena emanaldia aurkeztuko dute.