Otsailaren 10ean, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako herri literaturari buruzko jardunaldien bigarren saioan, Kepa Junkerak eta Xabier Amurizak Betibizi, zaharra berri emanaldia eskaini zuten, Euskaltzaindiaren aretoan.
Jardunaldi horiek otsailaren 3an hasi ziren. Egun horretan, Maialen Lujanbio, Judith Montero eta Xabier Erkizia aritu ziren, Ornitorrinkus ikuskizunarekin. Hirugarren saioa otsailaren 17an izango da, iluntzeko 19:00etan; Ander Lipusek eta Jon Maiak Erregea eta bufoia emanaldia aurkeztuko dute.