Urtarrilaren 28an, Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin zuen Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, 2010ean hil ziren euskaltzain hauek omentzeko: Jorge Cortes Izal euskaltzain urgazlea eta Xabier Lete ohorezko euskaltzaina.
Cortes Izalen hilberri-txostena Patxi Zabaletak egin zuen, eta Leterena Jose Angel Irigaraik. Irigaraik Joxan Goikoetxearen musikaren laguntza izan zuen. Horretaz gain, Bernardo Atxagak poema bat idatzi zuen, Xabier Leteren omenez, eta ekitaldi honen amaieran irakurri zuen.
Hona hemen Atxagak eginiko poema.