Jose Antonio Arana Martija euskaltzain emerituak jasoko du 2010eko Manuel Lekuona Saria, "mende erdi luzean zehar izandako euskal kulturarekiko konpromiso eta lanaren onarpen gisa". Sari hau Eusko Ikaskuntzak ematen du, eta bizi osoan pertsona batek euskal kulturaren alde egindako lana aitortzen du.
Saria Remigio Mendiburu eskultorearen brontzezko obra bat da eta ekitaldi publiko batean emango diote Jose Antonio Arana Martijari.